Martxoan abiatu zuen Udalak herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko zituen txaranga sortzeko proiektua. Herritarrekin egindako bileretan, egitasmoa aurrera eramateko gogoa eta borondatea bazirela agerian geratu zen, eta maiatzaz geroztik, proiektuak bere bideari ekin dio. Azken asteetan San Pedro jaiak eta alironak musikatzeaz arduratu da herriko txaranga, eta oso harrera ona izan du herrian.
Musikarien kopurua aldakorra bada ere, hemeretzi lagun arte elkartu izan dira, eta entseguak eta emanaldiak kudeatzeaz arduratzen diren kideak gustura daude gazteek erakutsitako inplikazioarekin eta jarrerarekin.
Zentzu horretan, Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimenari forma ematen lagundu dioten eta laguntzen jarraitzen duten kide guztiei, eta txarangan parte hartzeko gogoz daudenei, animatzeko mezua helarazten die.