Orioko haur eta gaztetxoek eskaintza zabala dute eskolaz kanpoko orduetan kirola egiteko, baita musika eta dantza lantzeko ere. Ekimen pribatuek, halaber, beste zenbait aukera eskaintzen dituzte, akademikoagoak, atzerriko hizkuntzak ikasteko, klase partikularrak hartzeko… Udalak eta bi ikastetxeek uste dute, ordea, eskolaz kanpoko eskaintza horretan sormenarekin lotutako jarduerak falta direla, eta horiek indartzeko, GANBARA SORMEN-TAILERRA bultzatuko dute Zorione Mendez Martin artista oriotarrarekin batera.
Bi tailer-mota izango dira:
- ARTE PLASTIKOAK: marrazketa, pintura, eskultura, eskulanak, serigrafia…
- GORPUTZ-ADIERAZPENA: antzerkia eta dantza.
Ikasleek aukera izango dute tailer batean ala bietan izena emateko.
Egutegia
2023ko urritik 2024ko ekainera eskainiko zaizkie eskolak LHko eta DBHko haur eta gaztetxoei. Urritik otsailera, saioak Orioko Herri Ikastolan egingo dira, eta martxotik ekainera, Zaragueta Herri Eskolan. Horrela, ikasle guztiek bi zentroak ezagutzeko aukera izango dute.
Taldeak
6 eta 12 lagun arteko taldeak egingo dira, horrela antolatuta:
Arte plastikoak
- LH 1 eta 2 = A taldea
- LH 3 eta 4 = B taldea
- LH 5 eta 6 = C taldea
- DBH 1 eta 2 = D taldea
- DBH 3 eta 4 = E taldea
Gorputz-adierazpena
- LH eta DBH (denak nahasturik) = A + B + C + D + E = Z taldea
Ordutegiak
Saioak ordu eta erdikoak izango dira, eta hauek izango dira ordutegiak:
- Astelehena 17:00-18:30 (A taldea) // 19:00-20:30 (E taldea)
- Asteartea 17:00-18:30 (B taldea)
- Asteazkena 16:30-18:00 (C taldea) // 18:30-20:00 (Z taldea)
- Osteguna 17:00-18:30 (Z taldea) // 19:00-20:30 (D taldea)
Prezioak
Ordainketak hiru hilabetetik behin egingo dira, urrian, urtarrilean eta apirilean. Hauek dira prezioak, materialak barne:
- URRIA-ABENDUA 220€ (aukera bat) / 400€ (bi aukerak)
- URTARRILA-MARTXOA 220€ (aukera bat) / 400€ (bi aukerak)
- APIRILA-EKAINA 220€ (aukera bat) / 400€ (bi aukerak)
Udalak laguntza-sistema bat ezarriko du egoera zaurgarrian daudelako ordaindu ezin dutenentzat.
Izen-ematea
Izen-ematea zabalik egongo da irailaren 15era arte. Horretarako, jarri harremanetan Zorione Mendezekin, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatziz edota 652 702 237 telefonora deituz.
Informazio guztia eskuragarri dago PDF honetan.