Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko uztailaren 27ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
2.- 2023ko udal-aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
3.- 2023ko bigarrengo hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.
4.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udalerriko kale-garbiketa zerbitzuaren kontratazioa.
5.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinaren aldaketaren proposamena, eragina 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
6.- Onartzea, egoki bada, 2024ko egutegi fiskala.
7.- Eskariak eta galderak.