Tindufeko kanpamentuan bizi diren saharar errefuxiatuen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta laguntza helarazteko, bidaia antolatu du hara Euskadiko Saharar Ordezkaritzak. Abenduan izango da, hilaren 1etik 9ra, eta izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute saharabidaia@gmail.com helbidearen bidez.
Deialdiaren helburuak lau dira, nagusiki:
- Herritarren egunerokoan bertatik bertara bizitzea eta haiekin partekatzea.
- Kanpamentuan eskuragarri dauden baliabideen berri izatea, batez ere, osasunaren, hezkuntzaren eta administrazioaren alorretan.
- Sahararren borrokaren historia ezagutzea, hango Armen Museora bisita eginda.
- Materiala erosi eta beharra duten familien artean banatzea, basamortuko bizimodu gogorrari aurre egiten laguntzeko.
Bidaia egiteko interesa dutenek, saharabidaia@gmail.com helbidearen bidez jarri behar dute harremanetan antolatzaileekin, eta hortik aurrerakoak haiekin kudeatuko dituzte. Hegaldiak Forondako aireportutik egingo dira, eta prezioa 658 eurokoa izango da, bidaiari bakoitzeko.