Urola Kostako Udal Elkarteak doako prestakuntza-ziklo bat eskainiko du 2023-2024 ikasturtean, zaintzaren alorrean lan egin nahi duten herritarrei zuzendua. Zaintzaile izateko behar dituzten gaitasun tekniko eta zeharkakoak landuko dituzte urtean zehar. Zikloa egiteko bi modalitate egongo dira: aurrez aurrekoa eta online erakoa. Izen-ematea zabalik dago, eta jendea behar dute taldeak sortzeko.
Esan bezala, bi aukera egongo dira:
Aurrez aurrekoa:
- Noiz: 2023ko urriaren 26tik 2024ko maiatzaren 16ra.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 18:30era.
- Edukia: Ziurtagiri profesionalaz gain, gaur egun zaintza-sektorean lan egiteko garrantzizkoak diren gaiak landuko dira: digitalizazioa, euskara eta ikuspegi holistikoa.
- Lekua: Oteitza Lizeo Politeknikoa (Zarautz).
Online:
- Noiz: 2023ko azaroaren 6tik 2024ko maiatzaren 9ra.
- Ordutegia: Norberak bere erritmora egingo du ikastaroa. Dena dela, azterketak eta hainbat saio aurrez aurre egingo
- Edukia: Plataforma erabiltzen ikasteko aurrez aurreko saio bat egingo da urriaren 31n, 15:00etan.
- Lekua: Plataforma digitalaren bidez egingo da eta aurrez aurreko saioak Oteitza Lizeo Politeknikoan egingo dira (Zarautz).
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta praktikak eskualdeko erakundeetan egingo dira. Hala, zikloa bukatzen dutenek Lanbideren ziurtagiria jasoko dute: SSCS0208 Mendekoen gizarte- eta osasun-arreta gizarte-erakundeetan (2. maila).
Izen-ematea
Izen-ematea zabalik dago eta interesdunek Oteitza Lizeo Politeknikoko idazkaritzara deitu behar dute: 943 111 000 (Ainhoa). Taldea osatzeko jendea behar dute, eta horregatik, gaiarekin interesa duten herritar guztiei zabaldu nahi diete deialdia.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko, egin kontsulta lotura honetan edo jo Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzura (Vanessa Garcia eta Olaia Sainz).
- 943 89 08 08
- lanpoltsa@urolakosta.eus