Erregeen kabalgata prestatzen hasteko bilera irekia egingo da urriaren 26an

 

Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgata prestatzen hasteko bilera irekia deitu dute Orioko Udalak eta ekitaldiaren antolakuntzan lan egiten duen taldeak. Urriaren 26an, 18:00etan, izango da hitzordua, Salatxo aretoan, eta interesa duten guztiei egin diete gonbita parte hartzeko.

Bileraren helburua izango da urtarrilaren 5eko egitaraua osatzea eta lanak banatzen hastea.