ELA, CCOO, LAB, ESK, SATSE eta Steilas sindikatuek greba eguna deitu dute bihar, urriak 25, «Lan-baldintza onik gabe, zerbitzu publikorik ez!» lelopean, langile publikoen lan baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatzeko.
Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa.