Barrexerka talde donostiarraren helburua argia da: umorea euskaraz egitea, gazteengandik eta gazteentzat. Bagoiaz ikuskizun berria estreinatu zuten udaberrian, eta azaroaren 17an, ostiralarekin, Orion emango dute. 19:30ean izango da emanaldia, kultur etxean, eta sarrerak eskuragai daude online zein kultur etxean, 2 euroan.
Donostiako 11 gaztek sortu zuten Barrexerka taldea, 2018an, eta azken urteetan herriz herri ibili da antzerkia, esketxak eta bakarrizketak uztartzen dituen konpainia. 5. urteurrenerako, Bagoiaz ikuskizuna prestatu dute, Bruselara doan tren batean girotua. Tren horretan oso gauza arraroak gertatzen dira, tunel bat gurutzatzen duen bakoitzean dena aldatzen baita.
Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalberek zuzendu eta idatzi dute obra, eta haien hitzetan, txiste bat du minutuero. Eszenatoki gainean, bestalde, gainerako zortzi kideak izan dituzte alboan: Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Ekain Arrieta, Peru Ansoren, Garazi Mitxelena eta Nerea Ramirez.
Gazteei zuzendutako umorea egiten badute ere, adin guztietako ikus-entzuleentzako emanaldia da. Animatu!