Kultur etxeko igogailua berritzeko lanak direla-eta, urrian egitekoa zen ipuin-kontaketa saioa azarora atzeratu da eta, ondorioz, datorren astean bi emanaldi egingo dira: azaroaren 13an, astelehenarekin, Miriam Mendozarena; eta hilaren 16an, ostegunarekin, Pello Añorgarena. Bi saioak 18:00etan hasiko dira.
Mendozaren kontaketa, ohi bezala, 3-6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da; eta Añorgarena, aldiz, 5-8 arteko haurrentzat.
Batera zein bestera joan nahi dutenek gonbitak eskuragai dituzte kultur etxean bertan.