Udalak Errezabal bidea asfaltatu zuen urriaren bukaeran, egoera txarrean zegoen errepidea konpondu eta ibilgailuen eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Azken asteetan lurreko markak margotu ditu, eta datozenetan plaka fotovoltaikoa duten argi autonomoak jarriko ditu.
Lana Asfaltos Urretxu enpresak egin du, eta 48.000 euroko kostua izan du. Horietatik 24.800 euro Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako dirulaguntza baten bidez finantzatu dira.
Bestalde, bidearen sarrerako aldapa egokitzeko aukera aztertzen ari da Udala.