Urola Kostako Udal Elkartea arduratzen da etxeko hondakin handien bilketaz: altzariak, etxeko tresna elektrikoak, bestelako etxeko tresnak, koltxoiak… Orioren kasuan, hondakin horiek astearte iluntzean atera behar dira hondakin-guneetara, 20:00-22:00 artean, eta asteazken goizean biltzen dituzte.
Herritarrei gogorarazi nahi diegu garrantzitsua dela Mankomunitateak emandako gomendioak jarraitzea:
- Etxeko hondakin handiak ezarritako egunean atera behar dira eta txukun utzi behar dira.
- Hondakin handi gisa tresnak eta altzariak hartzen dira; bestela esanda: etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak: era guztietako altzariak, etxeko tresna elektriko handi eta txikiak, informatika- eta telekomunikazio-ekipoak, kontsumorako tresna elektronikoak, eta, orokorrean, botatzekoak diren bestelako etxeko tresnak.
- Beraz, debekatuta dago hondakin-mota hauek uztea:
- Mugitu ahal izateko, garabiak edo poleak behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ezin direnak.
- Etxean egindako obren ondorioz sortutako hondakinak (adreilu-puskak, komunak, zurezko janbak edo ateak, pladurra, eskaiola…) edo goian zerrendatuta ez dauden bestelakoak: pneumatikoak, pintura-poteak…
Garbigunea zabalik dago astelehenetik larunbatera
Udalak gogorarazten du guztiz debekatuta dagoela hondakin handiak uztea Udal Elkarteak ezarritako egun eta ordutegitik kanpora (Orion, asteartetan, 20:00etatik 22:00etara). Norbaitek hondakin handiren bat etxetik atera behar badu beste egunen batean, zuzenean eraman behar du Garbigunera:
- Ubegun Industrigunea, 6B, 20809 Aia.
Eta ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
- Larunbatak: 10:00-12:30
- Igande eta jaiegunak: itxita