Joan zen asteazkenean, azaroak 22, jarri ziren salgai San Nikolas festetan egingo den herri-bazkarirako txartelak, eta dagoeneko ahitu dira guztiak. Horietako asko taldeka erosi direla ikusi du Udalak, eta horregatik, txartelak erosi dituzten herritarrei aukera emango die eserlekuak elkarrekin erreserbatzeko.
Horretarako, kultura@orio.eus helbidera idatzi behar da, eta elkarrekin eseriko den taldean zenbat heldu eta zenbat haur izango diren zehaztu. Modu horretan, eserleku guztiak elkarren alboan gordeko dira, eta egunean bertan errazagoa izango da jendea antolatzea.