Bihar zabalduko da 2026-27 ikasturtean Karela kiroldegiko jardueretan izena emateko epea, hilaren 11era arte

Karela kiroldegia itxita egon da azken bi asteotan, abuztuaren 17tik 30era, urteroko mantentze-lanak eta gimnasioan hobekuntzak egiteko. Gaur, abuztuak 31, zabaldu ditu ateak; eta bihar, irailaren 1ean, halaber, zabalduko da 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea, hilaren 11era arte.

Orioko Udalak iaz jarri zuen herriko kirol-zerbitzu berria martxan, eta aurten ere bide beretik jarraituko du. Aurreko astean banatu zen etxez-etxe 2026-27 ikasturteko Karela kiroldegiko jarduera-eskaintza eta baita ordutegien eta prezioen berri eman ere.

 

Ordutegia

Azken bi hilabeteetan udako ordutegia izan du kiroldegiak, eta irailetik aurrera, ordutegi berria izango du, honakoa:

  • Astelehenetik ostiralera: 07:00 – 21:00
  • Larunbatetan: 09:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
  • Igande eta jaiegunetan: 09:00 – 13:00 / Arratsaldetan itxita
  • Igerilekua: Kiroldegiaren itxiera-ordua baino ordu erdi lehenago itxiko da, egunero.

 

Gimnasioa

Aurten ere hobekuntzak egin dira gimnasio nagusian: espazioa handitu da, erabiltzaileek erosoago jarduteko eta luzaketak egiteko eremu zabalagoa izan dezaten.

Muskulazioa lantzeko eta ariketa aerobikoak egiteko makina modernoak daude, interneteko konexioarekin, pantailarekin eta entrenamendu aukera zabalarekin. Gimnasian, gainera, begirale-zerbitzua eskaintzen da, eta erabiltzaileek aholkuak eta gomendioak jaso ditzakete, baita saio pertsonalizatuak egin ere. 

Espazio honetaz gain, erabiltzaileek igerilekuaz eta spining gelaz gozatu dezakete.

 

Kirol-eskaintza

Haur eta helduentzako 2026-27 ikasturteko saioak daude jasota jarraian duzuen taulan, eta ikastaro bakoitzaren ordutegia. Izen-ematea, bihar zabalduko da, eta Karela kiroldegian egin beharko da, harreran.

 

Abonamenduak eta egutegia

Abonamendu-sisteman ez da aldaketarik izan, eta erabiltzaileei automatikoki berritu zaie harpidetza. 2026-27 ikasturtean hauek izango dira kirol-jardueren eta abonamenduen prezioak eta ikasturteko egutegia:

 

Informazio gehiago

Informazio osagarria behar izanez gero, kiroldegian abonamendua egiteko eta jardueretan izen emateko, jarri harremanetan Karela kiroldegiarekin:

  • Erribera Kalea, 1
  • 843 60 00 05
  • karela.harrera@equiponeo.com