Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 24ra arte

Orioko AEK euskaltegiak epea zabaldu du 2026-27 ikasturtean euskara ikasteko saioetan izena emateko. Talde txikiak, irakasle eskarmentudunak eta ikasteko giro ona eskaintzen ditu, maila guztietako ikasleentzat.

Orioko Udalak eta AEK-k sinatu zuten kontratuaren arabera, Urola Kostako AEK arduratuko da aurten ere Orioko euskaltegiko zerbitzua emateaz.

Hiru bide daude euskaltegian izena emateko:

  • Euskaltegira bertara jotzea, Bikamiotako errotondaren ondoan (KTA eraikina), astelehenetik ostiralera: 09:30 – 12:30 eta 17:00 – 20:00 (ostiraletan, goizez bakarrik).
  • Posta elektronikoz, orio@aek.eus helbidera idatzita.
  • Telefonoz deituta, 670 420 025 zenbakira.