Maiatzaren 5ean, igandearekin, urteroko artisau-azoka izango da herrian. Herriko Plazan eta Aritzaga kalean jarriko dira postuak, 10:00etatik 14:30era. Beren produktuak azokan salgai jarri nahi dituzten artisauek izena eman beharko dute apirilaren 5a baino lehen.
Iaz bezala, artisau-azokan parte hartzeko baldintzak argitaratu ditu Udalak, eta horiek betetzea ezinbestekoa izango da postua jarri ahal izateko.
Euskal Herri osoko artisauei zabaldu zaie deialdia; baina, azken urteetan bezala, herriko sortzaileengan jarri nahi du arreta Udalak, beren lanak erakusteko eta zabaltzeko aukera izan dezaten.
25 postu baimenduko dira, espezialitate hauetan banatuta:
- Ogia eta gozogintza: 2 postu
- Taloak: postu 1
- Eztia eta gazta: 2 postu
- Lore-apaindurak eta landareak: 2 postu
- Bitxigintza: 3 postu
- Zurgintza: 2 postu
- Zeramika edo buztina: 2 postu
- Xaboia eta ukenduak: 2 postu
- Larrua eta oihalgintza: 2 postu
- Bestelako eskulangintzak: 2 postu
- Orio-Aiako eskulangileak: 5 postu.
Azokaren aniztasuna bermatzeko, zozketa egingo da aurkeztutako eskaeren artean apirilaren 10ean, 13:00etan, udalbatzarraren aretoan.
Oinarriak irakurtzeko, sartu HEMEN.
Eta hauxe da ESKAERA-ORRIA.