Zaharren Babeslekuko desfibriladorea udaletxeko fatxadara atera du Udalak

 

Gaur egun bederatzi desfibriladore daude herrian: Udaleko eraikin nagusietan jarrita daude zazpi, udaltzaingoaren autoan bat dute iaztik, eta kirol-portuan ere badago beste bat, Portu Zuzendaritzak jarritakoa. Udaletxeko desfibriladorea Zaharren Babeslekura eramatea erabaki zuen Udalak duela urte batzuk, ordutegi zabalagoa duelako; baina orain, udaletxeko fatxadara ateratzeko erabakia hartu du, herritarrentzat eskuragarriago egon dadin une oro.

Toki hauetan daude instalatuta orain arteko desfibriladoreak:

  • Zaragueta eskolan
  • Ikastolan
  • Futbol-zelaian
  • Udaletxeko fatxadan
  • Kanpinean
  • Arraunetxen
  • Kiroldegian
  • Kirol-portuan

Desfibriladorea erabiltzeko ez da medikua izan beharrik eta edozeinek balia dezake, prestakuntza egokia jasoz gero. Udalak, hain zuzen, ikastaroak antolatzen ditu aldiro-aldiro, udal-langileei eta lantokietako arduradunei desfibriladore horiek nola erabili erakusteko.

Gainera, larrialdi batean, erabiltzeko prestakuntza jaso duen inor inguruan ez badago, gaur egungo desfibriladoreek aukera ematen dute mediku baten urrutiko laguntza jasotzeko. Hartara, medikuak gidatuko du erabiltzailea, desfibriladorea egoki erabil dezan.