Gueraraorio elkarteak abian du dagoeneko Sahararen aldeko urteroko janari-bilketa, Orioko Udalaren babesarekin antolatzen duena.
Dagoeneko egiten ari dira bilketa herriko bi eskoletan eta janari-dendetan, eta larunbat honetan, urtarrilak 28, haima bat jarriko dute Herriko Plazan, herritarrek beren ekarpena egin dezaten.
Goizeko 10:00etan jarriko dute haima plazan eta bertan izango dira 14:00ak arte. Gueraraorio elkarteko kideak arituko dira bilketa koordinatzen.
Jasoko den jeneroa
Denboran luzez irauten duen jeneroa da bilduko dena: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak…), pastak, arroza, arrain-kontserbak…
Horrez gain, bestelako material batzuk ere jasoko dira: haurrentzako eta helduentzako pardelak, jostailuak, bizikletak eta bestelako ibilgailuak, ordenagailu zaharrak, arropa eta abar.
Jasotako jenero guztia Tindufeko kanpamendura eramango da, hango errefuxiatu sahararren artean banatzeko.
Informazio gehiago nahi duenak hitz egin dezala elkartearen ordezkariarekin, 602 186 502 telefonora deituta.