Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko du:
- Udal Elkarteak 2017an eskualdeko enpresentzat martxan jarriko dituen programak
- SPRIk 2017an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntza deialdiak
Jardunaldia noiz eta non
Eguna: martxoak 17, ostirala
Ordua: 10:00-12:00
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Parte-hartzaileak
- Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
- Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna
- Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea
- Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak.
- Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria
Izen-ematea
Aurrez izena eman behar da: enpresa@urolakosta.eus edo 943 89 08 08 telefonoan
Egitaraua
9:45 Harrera parte hartzaileei
10:00 Irekiera instituzionala. Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria eta Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
10:15 Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna. Enpresei laguntzak 2017
10:45 Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea. Europar proiektuak eta diru-laguntzak ezagutzeko dauden tresnak
11:15 Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak. Udal Elkartearen programak 2017an
11:45 Itxiera