Inude eta artzainen konpartsa osatzeko deialdia egin du herriko lagun-talde batek

Aurtengo San Pedro jaietan Inude eta artzainen konpartsa antolatu nahi du herriko lagun-talde batek Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 1ean izango da, larunbatarekin, eta egun osoko festa izango da.

Bilera irekia astelehenean kultur etxean

Konpartsa antolatzeko, bilera egingo da datorren astelehenean, apirilak 24. Bilera kultur etxean izango da, 18:30ean hasita. Udalak eta antolatzaileek dei egiten diete herritarrei bilerara azaltzeko eta konpartsarako izena emateko. 10 urtetik gorako dantzari eta figuranteak behar dira konpartsa osatzeko eta ez da beharrezkoa dantzan aritutakoa izatea. Edozeinek parte har dezake. Animatu!

Bilerara etorri ezin duenak izena eman dezake honako helbidera idatzita: ketxea@orio.eus