Itxaspeko bidean luizia izan da azken orduotan: hainbat harkaitz erori dira, eta beste zenbait erortzeko arriskua dago. Horregatik, ibiltarien segurtasuna bermatzeko, bidea erabat ixtea erabaki du Udalak.
Adituen laguntzaz, hormaren egoera aztertuko da datozen ordu eta egunetan, beharrezko neurriak hartzeko.