Liburutegiak goizeko ordutegia izango du irailaren 20ra arte

Orioko liburutegiak uda sasoiko ordutegia izango du datozen bi asteetan, irailaren 9tik 20ra, eta 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik; arratsaldetan, aldiz, itxita jarraituko du.

Ordutegia ez ezik, eskainitako zerbitzua ere mugatuagoa izango da: erabiltzaileek liburuak utzi eta maileguan hartzeko aukera izango dute bakarrik, betiere liburu horiek liburutegiko apaletan eskuragarri badaude.

Barkatu eragozpenak.