Ostegunean Poloniako dantzarien emanaldia izango da Herriko Plazan

 

Poloniako Zakopane herriko dantza-taldea Euskal Herrian da egunotan hainbat emanaldi eskaintzen, eta ostegunean, irailak 12, Orion egingo du geldialdia. Saioa Herriko Plazan izango da, 19:00etan hasita.

Taldea 1981ean sortu zen, eta azken urteetan bira ugari egin ditu nazioartean; besteak beste, Alemanian, Austrian, Bulgarian, Frantzian, Grezian eta Italian eskaini ditu emanaldiak. 40 urtetik gorako ibilbidea izanagatik ere, talde gaztea da, belaunaldi berrien erreleboari esker, eta dozenaka lehiaketatan hartu dute parte, beste horrenbeste sari eskuratuz.

Poloniako dantza eta doinu tradizionalez gozatzeko aukera paregabea izango da, beraz, ostegunean plazan. Animatu!