Irailaren 17an, asteartearekin, elkartuko da festa-batzordea 2024ko San Nikolas festetako programa lantzen hasteko. Hitzordua 19:00etan izango da, kultur etxean, eta Udalak herritarrei eta herriko eragileei dei egiten die batzordean parte hartzeko.
Hitzordu horretaz gain, urrian zehar beste hiru bilera aurreikusi dira, egitaraua pixkanaka borobiltzen joateko.