Iraileko azken asteburuetan sorospen- eta kabina-zerbitzuak izango dira Antillako hondartzan

Iaz bezala aurten ere, udako denboraldia irailaren 15ean bukatuko da, hau da, datorren asteartean; baina, herritarrengandik jasotako eskaerari erantzunez, sorospen- eta kabina-zerbitzuak (baita dutxak eta komunak ere) mantendu egingo dira iraileko asteburuetan (irailak 21-22 eta 28-29).

Kabinetako erabiltzaileei gogorarazten zaie beren gauzak pixkanaka erretiratzen joatea komeni zaiela, hilaren 29rako kabinak hutsik uzteko.