Asteazkenetik ostegunerako gauean gizon batek bere bikotekidea hil zuen Bilboko Santutxu auzoan. Erailketa matxista hori salatzeko eta emakumearen senide eta gertukoei elkartasuna adierazteko, Orioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaur, 19:00etan Herriko Plazan, eta Orioko Udalak bat egin du deialdiarekin.
Orioko Udalak ere sendo gaitzetsi nahi du hilketa, eta biktimaren gertukoei elkartasuna adierazi. Indarkeria martxistak ez du izan behar tokirik gure herrietan eta Udalak lanean jarraituko du izugarrikeria horien kontrako borrokan.