Musika eskolako ikasleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte “Danbolinfest” astearen barruan.
Tailerreko ikasle txikiek ondoko kontzertuak eskainiko dituzte kultur etxean:
– Maiatzaren 8an, astelehenarekin, 17:30ean: tailerreko 1. kurtsoko ikasleak.
– Maiatzaren 9an, asteartearekin, 17:30ean: tailerreko 2. kurtsoko ikasleak.
– Maiatzaren 11n, ostegunarekin, 17:30ean: tailerreko 3. kurtsoko ikasleak.
Ostegunean, 19:00etan, beste kontzertu bat ere izango da eta, bertan, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek hartuko dute parte.
Maiatzaren 13a, larunbata, egun berezia izango da. Goizeko 11:00etan hasita, kontzertuak izango dira herriko hainbat tokitan:
– Plazan: trikitixa, pianoko eta gitarrako ikasleak.
– Aritzaga plazan: kantuko eta biolontxeloko ikasleak.
– Abeslari plazan: klarineteko eta saxoko ikasleak.
– Arrantzale kalearen hasieran: biolineko eta esku-soinuko ikasleak.
– Futbol zelaiko plazan: perkusioko eta flautako ikasleak.
– Arrantzale kalearen bukaeran: tronpetako eta txistuko ikasleak.
Ondoren, 12:30ean, musika mintzairako ikasleek abestuko dute Herriko Plazan eta ondoren, 13:30ean, dantzako ikasleek saio txiki bat egingo dute bertan.
Ekitaldiak amaitu ondoren, 14:00etan plazan bazkaltzeko bilduko dira. Ondoren, 16:00etan karaokea eta txokolate-jana izango dira eta, ospakizunari bukaera emateko, erromeria izango da 17:30ean “Bide batez” taldearekin .