Ekainaren 2tik 4ra egingo da aurten Orio Arraunketa Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Garagardo Azoka. Aurtengoa azokaren 5. edizioa izango da.
Maiatzaren 31n aurkeztu dute aurtengo programa udaletxean Arraunketa Elkarteko Iñaki Arostegik eta Jose Angel Zaldua Orioko alkateak.
Zazpi garagardo dastatzeko aukera
Aurreko urteetan bezala, hiru eguneko azoka izango da, ostiralean hasi eta igandean bukatu. Guztira, zazpi garagardo dastatzeko aukera izango da (Fosters, Paulaner, Amstel Oro, Radler, Guiness, Affligem eta Desperados) eta, horrekin batera, jatekoak ere ez dira faltako: saltxitxak, ukondoa, patatak… Bertan jateko edo etxera eramateko.
Ostiraleko irekiera ekitaldian aurtengo Mirotza Sariak banatuko dituzte. Aurtengo sarituak Maider Unda borrokalaria eta Iker Irribarria pilotaria izango dira. Biek jasoko dute Antxon Mendizabalek egindako trofeoa, beheko argazkian ageri dena.
Arraunketa Elkartearen ordezkariak eskerrak eman nahi izan dizkie, bereziki, Orioko Udalari, BabyAutori, Zipri edariak enpresari eta Murgil eraikuntza enpresari, azokaren antolaketan eman duten laguntzagatik.
GARAGARDO AZOKAREN PROGRAMA
Ekainak 2, ostirala
19:00 Irekiera ekitaldia: Mirotza Sariak emango dizkie Arraun Elkarteak Maite Undari eta Iker Irribarriari; gero, erromeria izango da BIDE BATEZ taldearekin.
21:30 Erromeria: BIDE BATEZ
Ekainak 3, larunbata
13:15 Beteranoen estropada
20:45 Champions-aren finala pantaila handian
Ondoren Erromeria: Fun&Go
Ekainak 4, igandea
12:00 Gazteen mailako aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa
19:30 Idoia Etxeberria harri-jasotzaile oriotarraren saiakera, bere marka pertsonala hobetzeko 100 kg-ko harri kubikoarekin.