‘Kilometroak 40 urte’ erakusketa dago ikusgai Kultur Etxean ekainaren 5etik 9ra

KMK40

Dagoeneko 40 urte dira Kilometroak jaia lehenbiziko aldiz antolatu zela. Ikastolen Elkarteak erakusketa prestatu du bide luze horri buruz, eta Orioko Herri Ikastolak kultur etxera ekarri du erakusketa hori, herritarrek ikusi ahal izan dezaten.

40 urteko argazki eta materialak

Erakusketak 40 urte horietako argazkiak, materialak, kronikak, logoak eta abar biltzen ditu. Orion antolatu diren bi ekitaldietako argazki eta prentsa-bildumak ere badaude (2004koak eta 2014koak).

Erakusketa zabalik izango da goiz eta arratsaldez, kultur etxean irekita dagoen orduetan.