Ikastolak 9. aldiz antolatu du triatloi herrikoia San Pedro jaietako programaren barruan

Aurten ekainaren 24an egingo da, larunbatarekin, 17:00etan hasita.

Bi kategoria izango dira: gaztetxoak eta helduak. Gaztetxoak 17:00etan hasiko dira; eta helduak, berriz, 17:20an.

Gaztetxoak LH4, LH5 eta LH6koak dira; eta helduak, berriz, 2004an edo lehenago jaiotakoak.

Proba herri barruan jokatuko da eta Ikastolan hasi eta bukatuko da.

IZEN-EMATEA

Izena emateko, Orioko Herri Ikastolara edota Karela kiroldegira jo behar da. Izena emateko azken eguna ekainaren 22a izango da.

DISTANTZIAK

Gaztetxoak

  • 100 metro igeri
  • 2 kilometro bizikletan
  • 800 metro korrika

Helduak

  • 300 metro igeri
  • 6 kilometro bizikletan
  • 1800 metro korrika

SARIAK
Sariak izango dira.

OHARRA

Kaskoa derrigorrezkoa da.