Urtero bezala, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kaleak eta Herriko Plaza hartuko dituzte azaroaren 21ean, ostegunarekin, Santa Zezilia egunaren bezperan.
17:15etik aurrera, trikitilariak eta txistulariak kalejiran ibiliko dira, kultur etxetik hasita, herrian barrena. Eta 18:00etatik aurrera, Herriko Plazan kontzertua emango dute trikitixa–eta pandero–taldeak, soka–taldeak, bandak eta dantzariek.
Animatu!