Etxean energia berriztagarriak erabiltzen ikasteko tailerra egingo da azaroaren 27an

 

OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak eta Orioko Udalak tailer bat antolatu dute azaroaren 27an, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko. Saioa doakoa izango da, Salatxo aretoan, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Gaur egun asko ugaritu dira etxean, komertzioetan, bulegoetan… energia berriztagarria sortzeko eta erabiltzeko dauden aukerak. Aukera horiek, baina, desberdinak dira etxebizitzaren edo espazioaren ezaugarrien arabera, eta garrantzitsua da kasu bakoitzerako bideragarriena aukeratzen jakitea.

Horretan laguntzeko, energia berriztagarrien inguruko tailerra antolatu dute OTCk eta Orioko Udalak. Saioan aukera hauek aztertuko dira: autokontsumo indibiduala, kolektiboa, tokiko energia-komunitateak… Bertaratzen direnei «Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa» banatuko zaie. Gidaliburu horrek autokontsumo indibidualari eta kolektiboari buruzko informazio praktikoa, sorkuntza fotovoltaikoan zentratuta.

Tailerrean parte hartzeko, ezinbestekoa da azaroaren 22a baino lehen izena ematea, hiru bide hauetako bat erabilita:

  • Posta elektronikoa: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
  • Telefonoa: 605 757 687 (astelehenetik ostiralera, 9:00-18:00 artean)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Saio hau Energia Argitu programaren baitan kokatzen da, eta helburu garbi bat du: energiaren kontsumoa murrizteko, herritarrei baliabideak eskaintzea eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko.

OTC Bulegoa Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.