Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Adjudikatzea, egoki bada, honako kontzesio administratiboaren kontratazioa: Orioko Antilla hondartzako 1. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko kontratua.
2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta BERKOLIKE KULTUR ELKARTEAren artean izenpetu beharreko Etxeluze udal eraikinaren lagapen hitzarmena.
3.- Onartzea, egoki bada, 2017rako lanpostu zerrendaren aldaketak.
4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko 2017rako lan eskaintza publikoa.
5.- Onartzea, egoki bada, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Politika departamenturako maila ertaineko teknikari plaza bat jabetzan betetzeko oinarriak.
6.- Onartzea, egoki bada, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikari plaza bat jabetzan betetzeko oinarriak.
7.- Onartzea, egoki bada, udal kanpineko zuzendari plaza bat jabetzan betetzeko oinarriak.
8.- Eskariak eta galderak.