Andra Mariko proiektu irabazlea David Camacho eta Enric Mas arkitekto katalanek egin dute

Andra Mariko eremuari dagokion parte hartzeko prozesuaren baitan, joan den astean eman zuen Udalak ezagutzera proiektu irabazlea: Atzera begiratu aurrera egiteko. Atzo elkartu zen Udalaren kontratazio-mahaia eta, gutun-azalak irekita, deialdira aurkeztutako proiektu bakoitza norena zen jakin zuen. Proposamen irabazlea Estudi Local d’arquitectura bulegoarena da.

David Camacho eta Enric Mas arkitektoek osatu dute proiektua. Arkitektura jasangarria dute oinarri, eta espazioen birgaitzeari lotutako egitasmoak garatzen dituzte. Proiektu handiak eraikitzeko, ekintza txikietan arreta jartzea garrantzitsua dela aldarrikatzen dute.

Hauek dira parte hartzeko prozesuan herritarrek bozkatu dituzten bost proposamenen egileak:

Atzera begiratu aurrera egiteko. Estudi Local d’arquitectura bulego bartzelonarra.
Egileak: David Camacho eta Enric Mas arkitektoak.
1. saria: 6.000 euro eta proiektua idazteko aukera.

Ginko. Astigarragako XLark arkitektura- eta hirigintza-estudioa. Anton Pagola eta elkartuak
Egileak: Miriam Varela Alonso eta Santiago Lorenzo Borda arkitektoak; Miren Amaia Mujica eta Irene de Miguel arkitekto-laguntzaileak.
2. saria: 3.000 euro

Betehuts.
Egileak: Pablo Alberich Bernabe, Ana Retuerto Rodriguez-Moldes eta Cristobal Bernabé Trecu arkitektoak.
3. saria: 2.000 euro

Orioko Plazan. Muga Arquitectura bulego bilbotarra.
Egileak: Imanol Esperasate Azpiazu, Mikel Fernandez Egaña, Gabriel Gamero Salvador, David Uzkiaga Alonso eta Ignacio Santiago Asurmendi Villaverde arkitektoak.
4. saria: 500 euroko accesita.

Biribil. Barru Arkitektura SLP Donostiako arkitektura-bulegoa.
Egileak: Xabier Barrutieta Basurko eta Ander Gonzalez Barreiro arkitektoak, eta Anastasia Kolbaniskova junior arkitektoa.
5. saria: 500 euroko accesita.

Udala datozen egunetan jarriko da harremanetan proiektu irabazlearen egileekin. Proiektua idazteko aukera izango dute datozen hiletan, aurkeztutakoa oinarri gisa erabilita eta eremuak dituen behar eta arauak kontuan izanda.