Txoria airean

Argazkia: Juan Tatorri

Txoriak airean bezala dabiltza zure kantak gure baitan, Benito: bizi eta gozo, haizean zintzilik. 60 urtetan ibili dira horrela eta hala segituko dute euskaldunak nor garen artean.

Herritarrekiko zorra aipatu duzu, baina zorra, benetakoa eta inoiz ordaindu ezingo duguna, guk daukagu zurekin, Benito. Izan ere, nola ordaintzen zaie zorra txoriei? Gure bizitza edertzen duten txori hegalariek zein txanponetan jaso behar dute ordaina? Eta zer prezio jarri gure barruan kabi egin duten dozenaka kanta maiteei?

Ez nabil ezeren bila diozu, eta badakigu benetan ari zarena, herriari eskaini baitiozu, ezer bilatu gabe, zure onena.

Jaso, horrexegatik, gure maitasun eta esker ona.

Orioko Udala