Sari-banaketa gaur, abenduak 3, egingo da, aurreikusita zegoen bezala; baina ordubete beranduago: 18:30ean egiteko partez, 19:30ean egingo da. Orioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du plazan, 19:00etan, Pasaiako hilketa matxista salatzeko, eta horregatik atzeratu da sari-banaketa.
Aurreko urteetan bezala, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan egingo du sari-banaketa Udalak. Ekitaldi irekia da, interesa duen edonorentzat. 16 urtetik gorako oriotarrei eta aiarrei zuzendutako lehiaketa da «Euskaraz Gazte», eta herritarren artean idazteko zaletasuna suspertzea du helburu.
Lan sarituen argitalpena
Urtero bezala, lan sarituak Guka aldizkariarekin batera banatuko den gehigarri berezi batean argitaratuko ditu Udalak, urtarrilaren hasieran.