Indarkeria matxistarik gabeko festak nahi ditugu

Gaurtik igandera San Nikolas festak ospatuko ditugu herrian, eta abenduaren 5etik 8rako gauetan Puntu Morea izango da Aritzaga kalean, turismo-bulegoaren parean, ordutegi honetan: 22:00-02:00. Udalak indarkeria matxista egoeren aurrean erantzuteko gida zabaldu du tabernetan eta festagunean; beheko irudian dituzue oinarrizko informazioa eta jarraibideak.

Erasoen aurrean irmo erantzungo du Udalak, eta festa gelditu egingo du edozein jarrera matxistaren aurrean. Erantzuna bezain garrantzitsua da, ordea, gutako bakoitzak gure gain hartzea jarrera horien aurrean dugun ardura. Jarrera matxistak ez dira onargarri, ezta lagunartean ere, eta horiei kontra egin behar diegu. Gure ardura da horiek garaiz gelditzea, festak denontzat gozagarriak izan daitezen.

Indarkeria matxistarik gabeko festak nahi ditugu, eta hala izan daitezen, guztion elkarlana behar dugu. Izan gaitezen eredu!