Alerta laranja dela-eta, hondartzako espigoia hainbat orduz itxiko da larunbatean

Euskalmetek alerta laranja ezarri du larunbaterako, abenduak 7, itsasaldeko arriskuagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako gomendioei jarraiki, Udaltzaingoak Antilla hondartzako espigoia, edo harriurtzia, itxiko du egun horretan, itsas-gorekin bat eginez: lehen orduan, 10:00ak arte, eta 18:00etatik abenduaren 8ko goizera arte.

Alerta laranja mantentzen bada, espigoiak ere itxita jarraituko du hori altxatu arte.

Udalak dei egiten die herritarrei udaltzainek emandako gomendioak eta ezarritako neurriak errespetatu ditzaten.