Elkarretaratzea 12:00etan izango da Herriko Plazan, eta Udalak dei egiten die herritarrei bertara azaltzeko.
Orioko Udalak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta, EUDELen deiari erantzunez, bost minutuko elkarretaratze isila deitu du gaur, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan.
Orioko Udalak bete-betean gaitzesten du Bartzelonan atzo izandako atentatu izugarria eta, era berean, elkartasuna adierazi nahi die biktimen senideei eta adiskideei. Udalak irmo arbuiatzen du indarkeria terroristaren basakeria.
Une latz honetan, Orioko Udalak besarkada solidario bat eta hurbiltasun-sentimendurik zintzoena bidali nahi die Bartzelonako hiriari eta Kataluniako herri osoari.