Easo abesbatzak kontzertua emango du elizan ostiralean

Datorren ostiralean, irailak 1, Easo abesbatzako gizonezkoen taldeak kontzertua emango du Orioko elizan, 20:00etan hasita.

Kontzertua Udalaren udako programaren barruan antolatu da.

EASO ABESBATZA

Easo abesbatza, gizonezkoena, 1940an sortu zen eta berehala eman zion hasiera nazioarteko ibilbideari: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia) eta Arezzoko (Italia) lehiaketetan parte hartu zuen eta lehen saria irabazi zuen guztietan. Hasiera arrakastatsu horren ondoren, munduko toki askotan kantatu du: Madrilgo Palacio Realen, Bartzelonako Palaun, Pariseko Pleyel aretoan eta Châtelet antzokian, Municheko Herkulessaal-en, Monakoko Errege jauregian, Bruselako Errege antzokian, Buenos Airesko Colón antzokian, Mexikoko Arte Ederren jauregian, Bartlesville auditoriumean (EAB), Berlingo Philharmonie-n, San Petersburgoko Alexandrinsky antzokian eta Hermitage-n eta abar.

Era berean, munduko orkestra eta zuzendari onenekin eta bakarlari onenekin kolaboratu izan du 77 urteotako ibilbidean eta, horrez gain, 30 grabaketa baino gehiago ditu eginak.

Abesbatzaren zuzendaria Xalbador Rallo Sagarzazu da gaur egun.

PROGRAMA

Hau izango da kontzertuan kantatuko duten programa:

LEHEN ZATIA: ELIZAKO MUSIKA

Zatoz (S. Salaberri)

Ave Maria (J. Guridi)

Salve Regina (V. Goikoetxea)

Izar ederra (A. Donostia)

Aita gurea (A. Madina)

Triludio núm. 3 al Santísimo Sacramento (L. Iruarrizaga)

  • Accipite, et comedite
  • Domine, non sum dignus
  • Quid retribuam

BIGARREN ZATIA: EUSKAL FOLKLOREA

Boga, boga (J. Guridi)

Kitolis (L. Aranburu)

Nere maitiarentzat (J.A. Santesteban)

Aurtxoa seaskan (G. Olaizola)

Zortziko de San Juan (J. Mokoroa)

Agur zaharra (S. Salaberri)