Orioko Surf Taldeak urteroko festa antolatu du larunbat honetarako, irailak 2.
Goizeko bederatzietan surf saio inklusiboa antolatu du OSTk, Berdin-Berdinak kirol elkartearekin batera. Nahi duten guztiek aukera izango dute surf egiteko Orioko hondartzan, bertako eta inguruko herrietako surfistek lagunduta. Surf saioaren ondoren, hamaiketakoa egingo dute parte-hartzaileek.
Bazkalondoan, 17:00etan hasita, boleibol txapelketa izango da hondartzan eta, bukatutakoan, parrillada egingo dute festara hurbildutakoek.
Gauean, berriz, musika izango da: Reggae kontzertua 22:30ean hasita eta bi DJ, 00:30etik aurrera: DJ Illarras eta DJ Mike Machine.
Oharra
Surf inklusiboan, boleibol txapelketan eta parrilladan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik surf taldearen lokalean.