Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 50 urte beteko dira otsailaren 27an eta, GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, Sahararen Festa egingo dute larunbatean, otsailak 15.
Eguerdiko 12:00etan, ikurrina eta Sahararen bandera eskegiko dituzte udaletxeko balkoian, eta sahararren irrintzi berezia botako dute, festari hasiera emateko. 12:30etik aurrera, zuzeneko musika izango da Herriko Plazan, jatorri sahararra duen musika-talde baten eskutik. Bitartean, parrillan egindako haragi-pintxoak eta pastak jateko aukera izango da plazan instalatuko den haiman; haragi-pintxoak 6 euroan eta pastak euro 1ean.
Horrez gain, aldarrikapenaren urteurrenari lotutako manifestua irakurriko dute elkarteko kideek, eta bildutako dirua Saharako kanpamentuetara helaraziko dute, janariaz gain, horixe baita hango herritarrek uneotan gehien behar dutena.