Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza-ekitaldia emango dute kiroldegian

Argazkia: Orio Guka.

 

Otsailaren 23an, igandearekin, egingo dute urteko dantza-ekitaldia Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Ohi bezala, Karela kiroldegian izango da, baina emanaldi jendetsua izaten denez, saioa bitan banatzea erabaki dute antolatzaileek: 13:00etan izango da lehen txanda, eta 17:00etan bigarrena.

Lehen txandan 4 eta 6 urte arteko 77 ikaslek hartuko dute parte, eta Euskara oinarri hartuta prestatu dituzten koreografiak egingo dituzte. Ondoren, 17:00etan, 7 eta 13 urte arteko 119 dantzari aterako dira eszenatokira, euskal dantzak eta bestelako koreografiak interpretatzera. Haiekin batera izango dira eskolako instrumentuko ikasle eta irakasleak, dantzei erritmoa jartzeko.

Harribil dantza-taldeak ere parte hartuko du ekitaldian, gonbidatu gisa.