Julen Garate idazle azkoitiarrak ‘Argi estalia’ liburua idatzi du aurten eta horren aurkezpena egingo du Salatxo aretoan datorren ostiralean, irailak 29, 19:00etan.
Julen Garatek autoeditatu egin du liburua eta dagoeneko eginda dauzka zenbait aurkezpen han eta hemen. Aurkezpen-bira horren barruan, Orioko lagunei ere aurkeztu nahi izan die liburua eta guztiak gonbidatzen ditu ostiraleko ekitaldira. Lagun arteko ekitaldi laburra izango da.