Arraun-surf txapelketa antolatu dute larunbatean Euskal Herriko Surf Federazioak eta Udalak

Egun osoan izango dira ekitaldiak Orion, kultura eta kirola uztartuz. Huek dira antolatzaileak: Euskal Herriko Surf Federazioa, Gipuzkoako Surf Federazioa, Orioko Udala eta Arkupe elkartea.

PROGRAMA

10:45 – 11:45 SUP (Stand-up Paddle) egokitua egingo da Arraunetxeren ondoan (hemendik aurrera, ‘arraun-surfa’). Berdin-Berdinak kirol elkarteko kideek parte hartuko dute begirale profesionalekin.

12:00 Arraun-surf txapelketaren aurkezpena Herriko Plazan, Laxarte bertsolariarekin.

12:30 Kalefit-en entrenamendu-saioa, enpresaren 3. urteurrena ospatzeko; Arraun surf SKATE modalitate berria Axi Muniainekin; eta oinetako-bilketa Siriako errefuxiatuen alde, EZ ITXI BEGIAK gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta. Dena Herriko Plazan.

15:30 Euskal Herriko arraun surf txapelketa + Herri-lasterketa kamiseta horiarekin. Arraunetxean eta moilan, plaza parean. Herri-lasterketan parte hartu nahi dutenek larunbatean bertan eman dezakete izena, Arraunetxera azalduta 15:00ak inguruan. Hasiera batean, bakoitzak bere taula eraman beharko du; baina taula batzuk ere egongo dira jendearen eskura, erabili ahal izateko.

18:00 Arraun-surf aizkolaria. Munduko lehen erakustaldia txapelketa batean. Moilan, plaza parean.

19:00 Sari banaketa dantzari eta txistulariekin. Mikel Agotek omenaldia egingo dio Patxi Olideni, Euskal Herriko Surf Federazioaren izenean.

19:30 Film laburren proiekzioa Salatxo aretoan, Iñigo Gaitonek aurkeztuta: ‘Erreplika’ eta ‘Orio, itsasoa eta industrializazioa’.

SUPER ORIO FEST jaialdia

20:30 SKATE solasaldia + Kilombera. Barbakoa. ENTRE CANYES taldea Herriko Plazan.

22:00 Zestoako POLYBIUS taldearen lehen kontzertua Herriko Plazan.

23:00 SAFY eta EREJE FIGHTERS reggae kontzertua Herriko Plazan.

00:00 DJ saioa Errusta tabernan: DJ LARGO.

02:00 DJ saioa Kalakari tabernan: DJ EDDIE MAE.

03:30 DJ saioa Hatoz tabernan: DJ VILA XXX.

SUPraceaurkezpena17

Argazkia: KARKARA