‘Aulki hutsak’ dokumentala proiektatuko da astelehenean kultur etxean

Proiekzioa 19:00etan hasiko da eta, ondoren, mahaingurua egingo da gai honi buruz: ‘Zer gertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean?’

‘Aulki hutsak’ dokumentalaren egilea, Iñaki Peña medikua, mahainguruan izango da beste hizlari hauekin batera:

  • Lori Thompson, Matia fundazioko zaintza aringarritako psikologoa.
  • Mar López Pérez, Vivir un Buen Morir fundazioko presidentea.
  • Izaskun Andonegi Goikoetxea, BIDEGIN zerbitzuko burua.

Heriotzaren aurreko jarrerak hizpide

‘Aulki hutsak’ dokumentalak heriotzari eta doluari buruzko galderak planteatzen ditu: Normala al da sentitzen dudana? Noiz hasi beharko genuke kezkatzen? Nora jo ez atzera eta ez aurrera geratzen bagara? Heriotzaren gaia ez da normaltasunez planteatzen gure gizartean eta dokumentalak mahai gainean jartzen ditu galdera horiek, jende oso maitearen heriotza bizi izan duten pertsonen testigantzak jasota.

Sarrera doan eta librea da, aforoa bete arte.

Mandalara elkarteak antolatu ditu proiekzioa eta mahaingurua.