Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2017ko urriaren 31n egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko bide publikoen inbentarioa.
3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Erretzabal-Munioeta 14 bide publikoaren desafektazioari, Orioko Etxaiz baserriaren inguruan, espedienteko dokumentazio teknikoarekin bat etorriz.
4.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkarteak emango duen eskualdeko herrietako etxe, komertzio, zerbitzu eta industriek sortutako hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzuari buruz.
5.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko bide publikoetako aparkalekuei buruz.
6.- Onartzea, egoki bada, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Politika Departamenturako maila ertaineko teknikari lanpostua jabetzan betetzeko oinarrien aldaketa, kontu bakar honi dagokionez: epaimahai kalifikatzailearen osaketa.
7.- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritza legaleko zentsuko datuen kontsultari buruzko D-7 eranskina.
8.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoen proposamena 2018rako.
9.- Onartzea, egoki bada, EH Bildu talde politikoak aurkeztu duen mozioa, Lanbide Heziketako ikastetxeetan inbertsio publikoak egiteko beharrari buruz.
10.- Eskariak eta galderak.