Harribil dantza-taldeak antolatutako Herribil jaialdiaren 13. edizioa izango da larunbatean

Datorren larunbatean, abenduak 23, izango da aurtengo Herribil jaialdia. Beti bezala, Karela kiroldegian egingo da, 22:00etan hasita.

Gabonetako ekitaldi hau Harribil dantza-taldeak antolatzen du urtero eta herriko talde eta jende askok parte hartzen du. Aurtengoa jaialdiaren 13. edizioa da.

Parte-hartzaileak

Ostiraleko ekitaldian parte hartuko dutenak hauek dira:

  • Harribil dantza-taldea
  • Danbolin musika eskola
  • Salatxo abesbatza
  • Talai Mendi elkarteko dantzariak
  • Errikotxiako bertsolariak
  • Talai Mendi txaranga
  • Julen Alonso, Esti Markez eta Eneritz Aulestia trikitilariak

Ekitaldia aurkezten herriko bi gazte arituko dira: Jon Garate eta Aitor Larraza