Gure herriko historian, aurten ere, egun berezia bizitzea tokatu zaigu. Izugarria izan da gure arraunlariek erakutsitako grina eta konpromisoa, eta horrek erabat hunkitzen gaitu. Eskerrik asko neska-mutilak!
Mutilek, berriz, gure istoriako 36. bandera lortu dute eta pozez txoratzen gaude. Zorionak bihotzez! Zorionak hau posible egin dutenei. Zorionak oriotar guztiei!
Garaipena ospatzeko, aliron berezia egingo dugu herrian. Bikamiotako errotondatik 20:00etan irtengo dira arraunlariak, eta Eusko Gudarien kaletik, Herriko Plazara joango dira kalejiran, txarangak lagunduta. Bertan ongietorria egingo diegu 20:20 aldera, eta garaipena ospatuko dugu denok elkarrekin.
Ospakizunak irauten duen bitartean, 19:00etatik 22:00etara, moila itxita egongo da.
