Euskal Bateleroen Elkarteak antolatzen du urtero Batelero Eguna euskal kostaldeko herri batean, eta aurten Orion antolatzea erabaki du Orioko Udalaren laguntzarekin.
Normalean uztailaren 31n antolatzen dute Batelero Eguna; baina aurten aurreratu eta asteburuan egitea erabaki dute, Lapurdiko elkarteek ere aukera izan dezaten parte hartzeko.
Bi egunetan Euskal Herriko toki askotatik etorritako batel eta bestelako ontzi tradizionalak bilduko dira Orioko errioan eta zaletuek, beraz, aukera izango dute era askotako ontziak ikusteko.
BI EGUNETAKO PROGRAMA
Bi egunetako programa honako hau izango da:
Uztailak 28, larunbata
08:00-10:30 Ontziak uretaratzea kirol portuko arranplatik
11:00 Patroien bilera plazan
11:30-13:30 Nabigazio librea
14:30 Bazkaria
17:30-20:00 Irteera Aginagara
21:00 Afaria
Uztailak 29, igandea
10:00 Patroien bilera plazan
10:30 Irteera Mollarrira
14:30 Bazkaria
17:00-19:00 Nabigazio librea