Herrian zamalanetarako gordetako hainbat eremu daude, dozena inguru. Gune horietako bakoitzak ordutegi ezberdin bat izan du orain arte. Eremu horien erabilera errazteko, ordutegiak bateratzeko erabakia hartu du Udalak, eta aurrerantzean, bi ordutegi hauetako bat izango dute:
1. Egunero, 24 orduz zamalanetarako erreserbatutako guneak
Txistulari kalean, Iturbide kalean (Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren ondoan), hondartzako eremuan (Orio Kanpinaren sarreran) eta Ixarra kalean (Arrantzale eta Eusko Gudari kalearen artekoa).
2. Ordutegi konkretu baten bidez funtzionatuko dutenak
Gainerako zamalanetarako gune guztiak.
- Astelehenetik ostiralera: 08:00-20:00
- Larunbata: 08:00-14:00
Ordutegi berria iragartzen duten seinaleak egunotan jarriko dira, eta une horretatik aurrera, ordutegi berria errespetatu beharko dute ibilgailuek. Dena den, datozen bi asteetan malgutasunez jokatuko da, eta zamalanetarako gordetako eremuetan aparkatutako autoei ohar bidez jakinaraziko zaie aldaketa.
